Historian zehar hainbat emakume filosofo izan dira, baina beraien iritzi eta pentsamenduak isilduak izan dira edota zatika transmititu dira denboran zehar. Ondorioz, haien aportazioak sarritan ahaztu egin dira eta baita haien izenen memoria ere. Hori dela eta, oso ohikoa izan da "ez daude emakume filosofoak" esaldia.